Autor Tema: JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!  (Leído 4795 veces)

Liligorria

  • Newbie
  • *
  • Mensajes: 2
    • Ver Perfil
JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« en: Mayo 14, 2014, 12:04:08 pm »
Aupa Francis! Aupa Doctor Deseo!

Enteratu gera Ekainaren 28an Iruna zatoztela eta badirudi Ficobara... Urteak dira jaiak Moskun ospatzen direla eta kontzertu guztiak ere bertan izaten dira, baina aurten EZ! Moskuko plazan obretan daudela aprobetxatuz jaiak Ficobara eraman nahi dituzte. Aspaldian nahi izan dutena dagoeneko lortu dute, jaiak poligonoan egitea! Aitzakia hutsa besterik ez da obren kontu hau, San Martzial egunean dena polit, eroso eta arriskurik gabe jarriko omen dute eta. Baina gainontzeko egun guztietan ezin al da? Argi dago, nahiz eta beraiek kontrakoa esan, hurrengo urteetan ere gauza bera egiteko asmoa dutela eta jaien esentzia galtzear dagoela.

Ni ez naiz inor kontzertua bertan behera uzteko eskatzeko, baina kontzertua normaltasun osoz egiten baduzue, alkatearen eta bere neurrien alde egingo duzue!

Esker mila! Eutsi goiari!

https://www.youtube.com/watch?v=KVCMTt3xGmc

Malapersona

  • Newbie
  • *
  • Mensajes: 12
    • Ver Perfil
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #1 en: Mayo 14, 2014, 01:02:06 pm »
Egun on Liligorria,

Ni ez naiz inor kontzertua bertan behera uzteko eskatzeko, baina kontzertua normaltasun osoz egiten baduzue, alkatearen eta bere neurrien alde egingo duzue!

Ez naiz Irungoa ezta ere gipuzkoarra, beraz, azaltzen duzun arazoa ezezaguna zait. Idazten ditudan hitzok, errespetu osoz doazela argi gera dadila.

Jaiak nola antolatuko diren herri mailako arazoa da, herritar eta udalaren artekoa. Ezadostasunik izatekotan, bertara lanera doan edonori bere gain bata ala bestearen alde egiteko erantzunkizuna ezartzea ez dut zuzen ikusten. Azken baten, Ficoban egongo diren txosnetara edariak eramango dituen banatzaileari bere lana ez egitea hainako eskakizuna ikusten dut zure hitzetan, horrela udalaren alde egingo balu bezala.

Ulergarria zait zuen desadostasuna, baina ez zure mezuan argi gelditzen den eskaera.

aupaerreala

  • Sr. Member
  • ****
  • Mensajes: 327
  • The Young Ones
    • Ver Perfil
    • Email
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #2 en: Mayo 15, 2014, 06:50:25 pm »


baina kontzertua normaltasun osoz egiten baduzue, alkatearen eta bere neurrien alde egingo duzue!


ta zer egitea proposatzen dezu?

el perdedor

  • Sr. Member
  • ****
  • Mensajes: 387
    • Ver Perfil
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #3 en: Mayo 15, 2014, 06:54:36 pm »
Bailando en la cuerda floja........printzipioz, egia esatea nahi baduzu, zurekin ados xamar nagoela esan behar dizut liligorri. Irundarrak ez garenoi irixten zaigu obrak direla eta plaza itxi behar dutela....... bino ez nekiena zen san martzial egunerako ordea plaza erabili ahal izango dela..mutxo morro!!! hori faltsukeri hutsa dela argi dago. Baina bestalde ere, kontzertua bertan behera botatzearen eskaera hori gehiegizkoa iruditzen zait. Askotan ikusi ditut nik deseoren kontzertuak.......hilabetetan zehar Yolanda portzinarekin mofaka ibili ondoren, gero hau alkate zela sanperminetan jotzen egon ziren, vaina han bertan ere lerro tartean aipuren bat botata emagaldu honi buruz (mis keridisimas....por todos ustedes). Bilboko aste nagusian kaskagorri ta txori barrote itxi zituzteneko urtean ere botika zaharren aritu ziren, ta honi buruzko aipuak eta kamixetak ere baziren kontzertu hartan. Baina kontzertua ez jotzea ere ez dakit ez ote zen izango moduren batean udalaren garaipentxo bat izango....nik, zure esanari aldekoa emanez, proposatuko nuke kontzertua bai jotzea bino bertan jai herrikoien, moskuren eta betiko jaien alde egitea eta/edo udalari txinatxoren bat botatzea ere bai, taldekideak honekin ados badaude noski. Ez dakit noiztik jarraitzen dudan talde hau ta irun bezain gertuko lekuren batean jotzen dutela aprobetxatu nahiko nuke. Jaiak bai, protesta ere bai!!!!

Decia ke si el ayunta dice ke mueve los konciertos de lugar porke en la plaza mosku, la habitual, hay obras, pero sin embargo utilizara esa misma plaza para otros actos de las mismas fiestas, la intención es clara de kerer despejar akella zona de fiestas, perjudikar a los bares locales, y arremeter una vez mas contra las fiestas del pueblo ke no vayan exactamente por el kamino por ellos markados. Si los deseos están de acuerdo kon esto, podrían mostrar detalles para kon las fiestas del pueblo, contra el ayunta etc., sin necesidad de suspender el koncierto. Kosa ke ya han etxo varias veces por otro lado.

p.d.: eskerrikasko liligorri euskeraz idazteagatik, aspaldi xamar hontan ohitura onak galtzen ari ginen foro honetan.

aupaerreala

  • Sr. Member
  • ****
  • Mensajes: 327
  • The Young Ones
    • Ver Perfil
    • Email
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #4 en: Mayo 15, 2014, 07:12:32 pm »
"Los deseos", jeje... grazia in dit....  ;)

A ber, nik faltan bota dudana Liligorrian mezuan proposamenak dira, ze ingo dute beraiek horren kontra? agian pankarta bat posible dute egin ta gero taldekoei eman.... yo ke sé.... por decir algo, kejatzea errexa da pero hay que hacer algo también (si no se está de acuerdo)..ez taldekoei bota erantzunkizun guztia.

Bueno, nere iritzia da, sin más..

Malapersona

  • Newbie
  • *
  • Mensajes: 12
    • Ver Perfil
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #5 en: Mayo 15, 2014, 07:52:52 pm »
Benetan zilegia dakusazue lanean dagoen edonori horrelako zerbait eskatzea?? Ulergarria izango litzaidake herriko norbait taula gainera igotzea eta bertan esan beharrekoak esatea. Baina taldeari hori eskatzea.... taldeari, teknikariei, lanean diharguen edonoi.... ez dakit nik ba.....

el perdedor

  • Sr. Member
  • ****
  • Mensajes: 387
    • Ver Perfil
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #6 en: Mayo 15, 2014, 08:00:11 pm »
bai noski malapertson, zuk diozuna ere ideia ona izan daiteke. Gauza da ez pasatzne uztea besterik Gabe udaletxearen kazikada, ta zuk diozunak taldea ez du hainbeste konprometitzen, ba bada idea bat. Txuri urdinak dioen bezela, liligorrik ideiaren bat utzi dezake ea egin ahal daitekeen, protesta erakustearne aldekoa bainaiz ni behintzat.

Malapersona

  • Newbie
  • *
  • Mensajes: 12
    • Ver Perfil
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #7 en: Mayo 15, 2014, 08:14:19 pm »
Kontutan izan lana arautua dagoela. Tokiko administrazioaz (hau da, udalaz) sinatutako kontratu bat hausteak (edo bere kasuan, honen aurka jotzeak), bere ondorioak ekar ditzake, besteak beste, hortik aurrera administrazioaz gehiago kontraturik lotu ahal ez izatea. Ez da broma gero!

Gustoko izan ala ez, administrazioak kontrataua izateak edo gaztetxe baten jotzeak ezberdintasun handiak ditu, eta ondorioz "langilearen" erantzunkizuna ere halakoa. Ez diot protestarik egin behar ez denik, ezta gutxiago ere, baina eskaerak egiterakoan, jakin egin behar da zein den bakoitzari dagokion tokia. Herritarrek protesta egin nahi badute, guztiz egokia dela deritzot: beharrezkoa gainera! Ez aldiz, lanean dagoenari halako erantzunkizunik bere gain uztea.

el perdedor

  • Sr. Member
  • ****
  • Mensajes: 387
    • Ver Perfil
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #8 en: Mayo 16, 2014, 12:27:45 pm »
bueno gazte, zuk esandakoarekin ere ezin naiz ados egon........noizean behin lanean egonda ere insumisio pixkat bat erakutsi ahal da edo zer???? zuk esandako hildotik tiratuz badirudi ez genukela greba eskubiderik izango, edo orain dla 40 urte vagina ez genuke au euskeraz idazterik izango.......protesta bat egiteagatik, hau neuri baten barruan egina badago, udal horrek zure taldea ez badu berriro ere kontratatzen, agian ean nahiko du udal horrek ez duela pena merezi ta pikutara joan daitezkela ezta?

rock radikal vasko ta hauek denak ez lirateke existituko denak beti horren errespetagarriki protatuko bagina....

aupaerreala

  • Sr. Member
  • ****
  • Mensajes: 327
  • The Young Ones
    • Ver Perfil
    • Email
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #9 en: Mayo 16, 2014, 03:16:23 pm »
jeje, Perdedor: ke andas con las vaginas?  ;D

pd. nik ere ez dut uste dottoreak hain formalituak direnik....baina beti daukate aukera ezetz esateko ere...

Liligorria

  • Newbie
  • *
  • Mensajes: 2
    • Ver Perfil
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #10 en: Mayo 17, 2014, 01:38:19 pm »
Eztabaida hau irungo egoera zein den jakin dezazuen hasi dut, baliteke kontzertua bertan bera uztea gehiegizkoa izatea (ala ez), baina Francis eta konpainia jakinaren gainean egotea garrantzitsua da. Ficobak beste erakustazoka askok bezalaxe ez du diru sarrera handirik eta noski, "obren arazoa" aitzaki paregabea da festak hara eramateko. Aurrekoan azaldu nuen bezalaxe, San Martzial (alarde) egunean Moskuko plaza behar den bezala jarriko dute eta dirudienez ez da inongo arazorik egongo, baina beste guztirako ematen du ezin dela edo ez zaiela komeni.
Kontzertua Moskun egitea zaila litzateke, baimen arazoak egongo liratekelako, baina hala ere asko eskertuko genuke jesturen bat eta Jaiak herrian egitearen aldeko hitzen bat!
Mila esker!
Terminaremos bailando, brindando en algún bar de Mosku!

el perdedor

  • Sr. Member
  • ****
  • Mensajes: 387
    • Ver Perfil
Re:JAIAK HERRIAN, EZ FICOBAN!
« Respuesta #11 en: Mayo 17, 2014, 04:02:54 pm »
zurekin ados liligorri!!!! gesturen bat bai, edo haiek zuzenean edo norbaiti oholtza utzita!!!!

nik behintzat eskertu egiten dizut egoeraren jakinaren gainean jarri izana.