Egun mutuen labirinto zentzugabean
ahotsak du hitza,
baina ez dakit zer esan.
Ordu ilunen bilduma jasangaitzan
gauak du argia.
Bizitza absurdu honetan jira eta bira
baditu mila aurpegi krudelkeriak.
Eta oroitzen naiz:
Kontatu nizkizun penak,
irakurri hamaika poema,
ezagutarazi zenidan Leize Gorria,
ta betetzear zeneuzkan orriak?
Amorrua.
Bizi genituen… zenbat kontzertu?
Kontua galdu
baita askotan Realak Perkun.
Beti arte izango zen zure lema,
Beti Artea
idazten ez zenuenean ere,
horra hor estiloa,
elegantzia gehi alkandora.
Zure gidoi ta poesiak,
irri ta konpainia
gure barnean egongo dira.
Besarkada pila
Desioari begira.