Silencio en la sala

Errutina berbera sei hilabetean, surrealismo hutsa errealitatean. Epai-gelako ohiko marmarren artean begiak itxi ditut halako batean. Barrurantz amildu naiz gogoa zugana, Morfeoren xuxurlak goxoki narama irudi bitxiekin nahasten da iragana. Denetan zu agertzen zatzaizkit laztana. Zu zaldi urdin baten, zu auto beltz baten, zu agur esan barik etxetik joaten … Gero ni gau gorrian nola naramaten, ni inoiz ez zintudala ikusi esaten. Gero amesgaizto bat oro min oro su, erloju bat tolesten orratzak odoltsu … Ni triku bihurtzen naiz sorgortuta, izu … Gero barealdia ta gero berriz zu. Ez daukat arantzarik leundu zait azala zure hatz-mami baten azpian natzala … Ahots arrotz batek hots: “¡Silencio en la sala!” Orduantxe jaso dut ezker betazala. Herraz so egin diot: “Suak har dezala!” Sei hilabeteotan goizero bezala. Eta gero berriz zu, laztana, beti zu

La misma rutina en seis meses, puro surrealismo en la realidad. Entre los susurros habituales de la sala del tribunal acabo de cerrar los ojos. Me he precipitado hacia ti. El susurro de Morfeo me adormece deliciosamente el pasado se mezcla con imágenes curiosas. En todas ellas apareces tú, cariño. Tú en un caballo azul, tú en un coche negro, tú sin despedirte cuando te vas de casa… Luego me llevan en plena noche, mientras repito que nunca te vi. Luego una pesadilla, todo dolor, todo fuego, las agujas del reloj plegándose sangrientas… Yo me trasformo en erizo insensible, horrorizado… Luego la calma y luego otra vez tú. No tengo espinas pues la piel se ha suavizado yazco bajo la yema de tu dedo… Una voz extraña gritó: “¡silencio en la sala!” Justo entonces levanté el párpado izquierdo. Le miré furioso: “¡que le prenda el fuego!” En seis meses como cada mañana. Y luego otra vez tú, cariño, siempre tú.