Aupi DD!!!
badira urte asko zuekin eta zuen musika eta kontzertuekin disfrutatzen dugula (oraindik ere, zorionez!!!). Aurten, aldaketa sano inportatnte bat suertatu zaigu, eta sorgintxu berri bat ekarriko dugu mundurat martxorako!!!!!
Beti, azkenengo urteetan bederen, hasi zinetenetik Boluetako "agurra" egiten, hor izan gara gau horretaz disfrutatzen, baina noski, aurtengoa (2017ko egia esanda) egoera, guretzat aldatu egin da. Gustatuko litzaikuge joatea betilez, baina haurdunaldia dela eta, kontuz handiz gabiltza. Lehen lehengo lerrotan jartzen baginan, orain ez da momentua (kolperen baten baten beldur, edota antzekorik)...Badakigu, Boluetan, eskenatoki ondoen, goiko partean, pasilu modukoak daudela, baina leku hori erreserbatuta dago edo daukazue. Posible litzateke hortik kontzertu ikustea??? Egia esanda ez dugu ikusten beste modurik "babestuta" sentitzeko eta kontzertuaz disfrutatzeko, beheko parteko berotasuna erakargarria bada ere, aurtengo agurrean, guk, behintzat, uko egin beharko baitiogu...
Beste barik, mila esker eta hurrengo soinuak artee!!!!